XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irtenaldia

Sektoreen atal hauei amaiera emateko, zer hobe irtenaldi bat antolatzea baino!

Irtenaldiak egiterakoan aukera ugariak dituzu:

1 Baserri edo nekazari eskola.

2 Portua, lonja edo akuariuma.

3 Tailerra edo lantegia.

4 Artisau lantegia edo erakusketa.

5 Denda handia, hipermerkatua edo azoka.

6 ...

Dena dela, gogoratu ondo honako aholkuak:

- Bisita noiz eta nola egin dezakezuen antolatu.

- Bisitatu behar duzuen lekura aurrez deitu, beharrezko xehetasunak eta bidai eguna eta antolaketa zehazteko.

- Bisita lekuan bertan, erakusketaz arduratuko den pertsonaren bat beharko duzue, irakasleaz aparte.

- Dituzuen kezka eta galderak aurrez prestaturik eraman.

- Bisita lekuan bertan sortzen zaizkizuen kezka eta galderak beldurrik gabe egin, baina istilurik sortu gabe.

- Gogoratu irtenaldiak klaseko orduak direla, eta bertan egongo bazinate bezalako jarrera eduki.

- Gelara itzultzean, irtenaldiari buruz bakarkako idazlana osatzea komenigarria da.

- Taldeka hormirudiak edo antzeko lanak egitea ere, interesgarria litzateke.

Kirikitxo iratxoarekin batera liburura joaten bazara, 54. or.tik aurrera gauza berriak ikasteko aukera izango duzu.

Populazioarekin hasiko gara oraingo honetan eta han agertzen diren zenbait gauza ulertu ondoren, berriro hona etorri beharko duzu jolas eta ariketak betetzera.